Erletxe Elkarteko enpresek beren marketin-estrategiak hobetzeko jardunaldi batean parte hartu dute
Erletxe Elkarteko enpresek Galdakaoko Udalak Gumuzio Garapen Zentroan sustatutako prestakuntza- eta networking-jardunaldian parte hartu dute, «Birdiseinatu zure marketin-estrategia: intuiziotik ekintza-planera» lelopean.
Saioan, parte hartu duten enpresek tresna praktikoak landu dituzte beren marketin-estrategiak aztertzeko, hobekuntza-aukerak identifikatzeko eta merkatuan lehiakortasuna indartzera bideratutako ekintza-planak diseinatzeko.
Topaketa esperientziak partekatzeko, ideiak trukatzeko eta harreman profesional berriak sortzeko aukera ere izan da.
Erletxe Elkartean positiboki baloratzen ditugu horrelako ekimenak, enpresen garapena bultzatzen, lankidetza sustatzen eta gure inguruko industria-sarea sendotzen laguntzen baitute.

