Erletxe industrialdeko enpresek bat egin eta elkarte bat sortu dute

Creación de la Asociación Empresarial Polígono Industrial Erletxe

2020ko martxoaren 5ean, Erletxe industrialdeko enpresek beren beharrak kudeatzeko eta erakundeekin lan egiteko elkarrizketa bateratua izateko osatutako enpresa-elkartea sinatu zuten Galdakaoko udaletxean.

Ekitaldia inoiz baino atseginagoa izan da, 50 ordezkarik parte hartu baitute osoko bilkuren aretoan; Erletxeko 35 enpresatako kideak, Galdakaoko Udalekoak eta Bizkaiko Foru Aldundikoak. Udal arduradunen arabera, «erantzun onak indarberritzeko aukera iragartzen du, bai enpresariak bai Udala norabide berean arraun egiteko prest agertu baitira».

Galdakaon 600 enpresa hartzen dituzten 11 industrialde daude, baina Erletxekoa handiena da, 142 enpresarekin, eta Bizkaiko industrialde handiena da. Horregatik, berebiziko garrantzia du enpresen eta erakunde publikoen arteko elkarrizketa ikusaraztea eta bultzatzea.

Asmoa, gainera, Erletxen sortzen ari den eredua udalerriko gainerako industrialdeetara zabaltzea da. «Mugarri bat da egiten ari garena», adierazi du Javier Ibarretxe Sustapen Ekonomikoko zinegotziak ere; «atzetik etorriko direnen arteko lehen esperientzia da». Industriaren, ostalaritzaren eta udalaren arteko elkarlanaren aldeko apustua berretsi du, eta horren alde lan egingo duela ziurtatu du.

RADIMER especialista en seguridad

Euskara
Logotipo Polígono Industrial Erletxe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.