Ferrotallek makineriaren lehen Open House-a aurkeztuko du Galdakaoko egoitzan
Ferrotall enpresa-taldearen 40. urteurrena dela eta, jardunaldi irekiak egingo dira. Open House-a azaroaren 3tik 5era izango da, Ferrotalleko instalazioetan, Erletxeko II. industrialdean (H plataforma, 5. pabiloia), 48960 Galdakao (Bizkaia).
Instalazio hauetan bere marka adierazien zenbakizko kontroleko makineriaren aukeraketa bat prestatu du Ferrotall-ek. Bertan, 3 eta 5 ardatzeko CNC makinak aurkituko ditugu, baita makineria konbentzionala ere. Halaber, 5 ardatzeko mekanizazio-zentroaren Europako fabrikatzaile handienaren azken makina-eredua aurkeztuko da, berririk nagusiena hau izanda. Honekin batera, ekitaldian zehar, hainbat piezaren zuzeneko mekanizazioa ikusi ahal izango da, 3 eta 5 ardatzeko zentroekin.
Ate irekien jardunaldiek hiru egun iraungo dute, eta mekanizazioaren sektoreko berrikuntzak inguruko industria osora hurbildu nahi dira.
Luis Miralles – Ferrotall Taldearen komunikazio-arduraduna comunicacion@ferrotall.com Telefonoa: 966 662 296